Bilboko aireportuarentzako aparkaleku zerbitzua

Bidaiatzen ari zaren bitartean, zure autoa leku seguruan gordetzeko aukerarik egokiena eskaintzen dizugu FALYPARKekook. Non eta Bilboko Aireportuaren ondo ondoan. Bi zerbitzu eskaitzen dizkizugu: GOLD edo SILVER.

** Sentitzen dugu baina EZ DUGU EZ ELBARRIENTZAKO EZ ADINGABEENTZAKO SEGURTASUN NEURRIAK DITUZTEN AUTOAK. Beharrizan horiek asetzeko, GOLD zerbitzua erabili zenezakete.

GOLD

  Deitu iritsi baino 10 minutu lehenago. IRTEERAK terminalean izango gaituzu zain zure autoa jasotzeko     24 orduetan itxita eta zainduta dagoen aparkalekura eroango dugu zure autoa.
             
  Deitu lurrartutakoan, ekipaia jasotakoan eta IRTEERAK terminalean itzuliko dizugu autoa.     Ordaindu eta autoa garbi garbi jasoko duzu.

SILVER

  Deitu gure aparkalekura iritsi baino 10 minutu lehenago.     IRTEERAk terminalera eroango zaitugu hegazkina har dezazun. Gehienez 8 lagunentzako lekua eskatu daiteke.
             
  Itzulitakoan, deitu eta IRTEERAK terminalean jaso ondoren aparkalekura ekarriko zaitugu.     Ordaindu eta autoa garbi garbi jasoko duzu

 

 

FLYPARKek aparteko zerbitzuak eskaintzen dizkizu:

 

  Autoari kalterik ez dagioten garbikari bereziekin garbituko dugu zure autoa.

Sakon garbituko dizkizugu hagunak, ateetako azpiak eta markoak, aginte-mahaia eta barruko plastikoak eta kristal guztiak, tapizeria eta barrua xurgatuko dizkizugu eta azkenik aireztapen sistemako usain txarrak garbitzen ditugu.

     
  Zure autoa gure aparkalekuan dagoen bitartean IATa egingo diogu.
     
  Gura duzun beste beteko dizugu depositoa.
     
 

Tapizeria oihala kaltetzen ez duten garbikariekin desinfektatuko dizugu (soilik jarlekuetakoak).

Larruzko tapizeria garbitu eta hidratatu egiten dugu, sendotu, babestu eta arrakalatzea ekiditeko. Horrela, garbi egoteaz gain, berria zeneko itxura berreskuratzen du.

     
 

Desinfektatu egiten dugu, usaintxar eta bakteriak desagerrarazten ditugu bai aireztapen sistematik bai autoaren barruetatik. Horretarako, ozonizazio sistema bat darabilgu.

 

SILVER ZERBITZUA

  • - ERRESERBA Deitu iritsi baino 10 minutu lehenago.
  • - APARKALEKUA Utzi autoa FLYPARKen.
  • - LEKUALDATZEA Aireportura eroango zaitugu.
  • - ITZULTZEA Ordaindu eta autoa garbirik hara jasoko duzu.

GOLD ZERBITZUA

  • - ERRESERBA Deitu iritsi baino 10 minutu lehenago.
  • - APARKALEKUA Autoa FLYPARK aparkalekura eroango dizugu.
  • - LEKUALDATZEA Lurrartutakoan deitu eta autoa eroango dizugu.
  • - ITZULTZEA Ordaindu eta autoa garbirik hara jasoko duzu.